Richard Wisemanek ederki erakutsi digu aski dugula gorputzaren jarrera aldatzea, mundua beltz ikustetik argitsu ikustera igarotzeko (merezi du Redes telebista saioko 43. kapitulua ikustea). Garbi dago, hortaz, berebiziko garrantzia duela irribarre egiteak, dantza egiteak...
Eta niri irribarrea eta dantzarako gogo bizia eragin dizkit gaur hona dakarkidan bideo honek. Ez dut uste inoiz berriz ezkonduko naizenik, baina, tira... jaio eta hil arte, ezin esan zein iturritan edango dugun. Beraz, hurrengorik izango balitz, eztei ospakizun hauxe nahi nuke niretzat! (Elizatik kanpo, hala ere.)
Honatx bideoa:
0 iruzkin:
Post a Comment